«Kultur ondasunak tresna baliagarriak dira, kultura kohesioa eta nortasuna indartzeko»

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 12a, 02:00

Gipuzkoako  Foru Aldundiko Ku­l­­­­­tura Sailak On­da­­re­aren Eu­ro­pako Jardunal­diak antola­tzen ditu, laugarren urtez, eta urte hontakoa On­da­rea plazara! lelopean izango da.

Helburu nagusietako bat, on­da­rearen garrantzia balioestea eta herritarrei gerturatzea da. On­­­­darea jendaurrean erakustea, eta hau zaintzeko sen­ti­bera­ta­su­na areagotzea, «kultur  ondasunak tresna baliagarriak baitira, kul­tura kohesioa eta nortasuna indartzeko». Aurten gainera an­to­latzaileek «publikoari es­ka­tuko zaio, es­ploratu ditzala, ai­si­al­diak on­da­rea­rekin zerikusian ditu­en osagai ukigarriak eta ukiezinak» azpimarratu dute. 

Urte honetako jardunaldian, hainbat eta hainbat ekin­tza an­to­latu dira, jendeak goza­tzeko as­motan, hala nola, ikuskizunak, bisita eta ibilbide gi­datuak edo antzeztuak, jardunaldi edo lantegi gastro-kulturalak, erakusketa fisikoak eta birtualak, eta beste hainbat ekintza gehiago. Jolas tradizionaletan parte hartzeko aukera ere egongo da, bola txapelketa esaterako. 


Jardunaldien helburuak 

Lehenik eta behin, aisialdiari, kirolari, jolasari eta jaiari lotutako gure ondareak duen ga­rran­tzia nabarmendu nahi izan dute, eta hori da lehen hel­burua. Bigarrena, jolasa eta jaia, kulturaren arteko zubi gisa erabiltzea, eta hirugarrena, ondarea babesteko kon­tzientzia areagotzea.


62 jarduera eta 92 ekitaldi 32 herritan

62 ekintza eta 92 ekitaldi aurkeztu dira, Gipuz­koa osoko 32 udalerrietan egingo direnak hain zuzen. Eragile publiko nahiz pribatu askoren bitartez antolatu dira, «honela jendeak, egun batzuetan zehar, aurkera izan dezan ondarearekin zerikusia duten baliabide ugarietara iritxi eta ezagutzeko, ohikoa ez den modu batean gainera».


Bi jarduera, Astigarragan

32 herrietatik bi, Astigarraga eta Hernani dira. Astigarragan, bi ekitaldi egingo dira. Au­rre­ne­koa tailerra izango da, fa­mi­lia­ren­tzako txalaparta eta ki­ri­koketa tailerra sagardoetxean. Urria­ren 19an izango da, eguerdiko 12:00etan, Sagardo­etxean. Txa­la­­par­ta, Euskal He­rrian ezaguna den musika eta kultur giroko musika tresna dela adi­erazi dute antolatzaileek. Eta kirikoketa ere, sagardogintzarekin lo­tuta dagoen mu­si­ka intrumentua denez, aproposa ikusi dute, egutegian sartzeko. Tailer honetan, sagar muztioa antzinako moduan egingo da, eta lanak amaitutakoan, txalaparta eta kirikoketa tailerra egingo da musika tresna hauek nola jo­tzen diren ikasteko. 

Astigarragan egingo den bi­garren ekintza, Sagarra eta ai­si­­aldia: jolasak, dantza eta mu­sika izango da, urriaren 27an antolatu da, goizeko 11:30e­tatik, eguerdiko 13:00eta­ra. Petritegi Sagardo­tegian  Ikus­­­ki­­zuna, eus­­­­­­ke­raz eta gaztelaniaz entzuteko aukera ere izango da bertan. 

Petritegik, sagarra eta sa­gar­doaren inguruan sortu eta aisialdiari lotuta dagoen ondarearen zati bat erakutsi nahi izan du, jolas tradizionalak, dantza eta musika izango direnak, hain zuzen. Egunean bertan, ate irekien jardunaldia egongo da, eta sagardogintza tra­di­zionala ezagutzeko aukera paregabea egongo da. Hainbat ekintzaz gain, sorpresak ere egongo dira.

 

Hernanin ere, ekintza

Hernanin berriz, ekintza bat egingo da, urriaren 19an, goizeko 11:00etatik eguerdiko 13:00e­tara bitartean, Chillida Lekun. Beste aldea airearen eskultoreak eta Chillida ezagutzeko jarduera ludikoa. Jolasaren eta esperimentazioaren bitartez es­kul­torearen lanetara hurbil­tzeko aukera ematen duen jarduera ludikoa proposatu da. 

Azkenik,  32 herrietan egingo­ diren ekintzak, azaroaren 15e­­an amaituko dira. Beraz au­kera dago parte hartzeko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!