Kalejira zaratatsua sententziaren aurka

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 13a, 02:00

Bihar edo etzi Ka­taluniako Proceseko epaia ema­tea espe­ro da eta Hernaniko Gure Es­kuk jakinarazi du, kalejira za­­rata­tsua egingo dutela, epaia ematen duten egunean ber­tan, 19:30etan Plaza Berri­tik abi­atuta. Argazki erraldoia aterako dute bukaeran berta­ratutakoek. Beraz jendea adi egotea eskatu dute. «Errefe­ren­duma ez da de­litua. Demo­kra­ziaren aur­ka­­ko epaia eza­gutu bezain pron­to jakina­ra­ziko ditugu Euskal Herriko mobili­za­zio­ak». 

Atzo bertan Kataluniako eragile desberdinak ere mo­bi­lizazio baketsuen aldeko apus­tua egin zuten. Jendea mani­fes­tazioetara joateko deia egin zuten, hori bai, modu bake­tsuan. Hala ere aurretik epaia noiz irtengo den zai egon beharko da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!