Oialumen joko du Berri Txarrak taldeak, Ikusi Arte biran

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 11a, 02:00

Berri Txarrak taldeak argitaratu berri du Euskal Herriko hainbat gaztetxe eta aretotan emango duen kontzertu sorta berriaren egutegia. «Udaberrian, 'Beude' azpibira egin genuenean, hainbat toki geratu ziren kanpo. Urtea amaitu baino lehen bertan egon nahi genuen eta hori iragartzera gatoz», azaldu dute.

Kontzertu horietako bat Hernanin izango da, Oialume biltokian; urriaren 26an izango da, 21:30etan hasita.

Besteak izango dira, Amurrioko Burubio Kultur Elkartean, urriaren 18an, 21:00etan; Baionako Zizpa Gaztetxean, urriaren 19an, 21:30etan; Elorrioko Gaztetxean, urriaren 20an, 20:00etan; Getxoko Muxikebarrin, urriaren 24an, 21:00etan; Bermeoko Kafe Antzokian, urriaren 25ean, 21:00etan; eta Larragako La Lagunan, urriaren 27an, 20:00etan.


Sarrerak, igandetik aurrera

Sarrerak igandean, urriaren 13an, jarriko dira salgai, arratsaldeko 19:00etan.

Toki batzuetan sarrera fisikoak egongo dira bakarrik (Amurrio, Baiona eta Elorrion). Sarrera hauek kontzertuko aretoan bertan salduko dira, igandetik aurrera. Pertsonako 2 sarrera erosi ahal  izango dira gehienez. 

Beste kontzertuetarako sarrerak (Getxo, Bermeo, Hernani eta Larraga) internet bidez salduko dira, igandetik aurrera. Sarrera hauek www.wegow.com webgunean salduko dira. Kasu honetan, gehienez 4 sarrera eskuratu ahal izango dira online erosketa bakoitzeko. 


Kontzertuetako ordutegiak eta sarreren prezioak:


10.18 AMURRIO. Burubio Kultur Elkartea (21:00etan, 15?, sarrera fisikoak bakarrik)

10.19 BAIONA. Baionako ZIZPA Gaztetxea (21:30ean, 10?, sarrera fisikoak bakarrik)

10.20 ELORRIO. Elorrixoko gaztetxea (20:00etan, 10?, sarrera fisikoak bakarrik)

10.24 GETXO. Muxikebarri (21:00etan, 15? +Kudeaketa gastuak, sarrerak online)

10.25 BERMEO. Bermeoko Kafe Antzokia (21:00etan, 19,95? +KG, sarrerak online)

10.26 HERNANI. Oialume Biltokia (21:30ean, 19,95? +KG, sarrerak online)

10.27 LARRAGA. La Laguna (20:00etan, 15? +KG, sarrerak online)

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!