Lau partidu gaur, bailarako pelotariek

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 11a, 02:00

Gaur jokatuko dituzte lau partidu, Gipuzkoako Txapelketan, Hernani eta Astigarragako pelotariek: eskuzko hiru, eta palako beste bat. Hernanin ariko dira bi bikote, eskuz, 20:00etan: irabazi beharra dau­kate Mattin Arluziaga eta Unai Etxarri kadeteek, Azkoitia­ren kontra azken fasera sailkatzeko; eta segidan ariko dira Unax Uitzi eta Xabier Apaolaza jubenilak, Aloña Mendiren kontra. Harri Loidi eta Jokin Santxez senior astigartarrak, berriz, Errenteriako Agustina Otaolan ariko dira, 19:30etan, Epleren kontra. Eta Urnietan jokatuko dute Iker Zu­ru­tuza eta Mikel Manterola palista hernaniarrek, 20:00etan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!