Mendeurren festa hasteko, 'Napardeath' gaur

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 11a, 02:00

Bihar izango du mendeurren festa haundia, Argia aldizka­riak, Donostian. Baina hasiera emateko, gaur jarri dute zita, Trinitate Plazan: Napardeath film trilogia jarriko dute, gaue­ko 21:00etan hasita, Beñat Itu­rrioz hernaniarrak eta Xabier Padinek zuzendutakoa. Kalean izango da emanaldia, doakoa, eta bi ordu iraungo du.

Bihar, berriz, goizean hasi­ko da festa. Aurrena, Trinitate Plazatik abiatuta, Zomorro bila Urgullen ekimena anto­la­tu dute, familian gozatzeko jo­lasa, Iñaki Sanz-Azkue biologo hernaniarrak eta Eñaut Aiertza­guena marrazkilariak gidatuta.

Ondoren, 12:00etan, ibil­bi­de historikoa egingo dute kalez kale, Trinitate Plazan hasita; eta hernaniar batek gidatuko du, Urko Apaolazak, Desko­lo­nizazioa gaitzat har­tu­ta, Beñat Gaztelumendi eta Mi­ren Arte­txe bertsolarien laguntzaz.


Omenaldia, soka-dantzan

13:00etan, berriz, «une sin­bo­li­koa» izango da, Kons­ti­tu­zio Pla­­­zan. Soka-dantza egingo du­te, eta bi lagun omenduko di­tuz­te: bata, Zeruko Argian ibi­li­ta­ko azkeneko belaunaldiko ordez­ka­ria; eta bestea, Argian hasi­e­ratik kazetari aritu dena, eta Hernanin bizi dena.

Trinitate Plazako baz­karia­rekin, eta arratsaldeko pai­la­zo, kontzertu eta txapel­ke­te­kin izango du segida festak.

«Euskerazko hedabide batek mendea betetzea, bada herri oso baten lorpena, eta Argia­ren kasuan, Hernaniko jendeak pi­su haundia izan du lorpen ho­rretan», nabarmendu dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!