Prostituzioari eta sexu-lanari buruzko jardunaldiak, datorren astelehenetik

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 11a, 02:00

Eztabaida Feministak anto­la­tu ditu Gipuzkoako Jabetze Es­kolen Sareak, hilabete hone­ta­rako: prostituzioari eta sexu-lanari buruzko jardunaldiak egingo dituzte.

Urola Garaiako mankomu­nitateak, eta Arrasate, Azpei­tia, Eibar eta Hernaniko udalek osatzen dute sarea, eta hori ho­­rrela, hiru hitzaldi izango dira Hernanin, Biteri kultur etxean. «Gai konple­xua izanik, alderdi ezberdinetako ahotsak ekarri nahi izan di­tu­gu, ikus­pe­gi feminista batetik, elka­rre­kin eztabaidatu eta haus­nar­tzeko helburuz», azaldu dute.


Conxa Borrell, Amelia Tiganus eta Péter Szil, hizlari

Etzidamu, datorren astelehe­ne­an, izango da aurrenekoa, eta Conxa Borrell Bernausek eskai­niko du, Otras sexu-langileen sindikatuaren idazkari nagu­siak: Sexu-lana; lan esku­bi­de­ak, sindikatzea eta esplotazioa.

Urriaren 22an, berriz, Ame­lia Tiganus ekintzaile femi­nis­ta eta prostituzio sistemaren biziraulea izango da hizlari. Emakumeak eta neskak: pros­ti­tuzioaren salgaiak. Nola egiten da bat puta? gaia izango du hizpide, Tiganusek.

Eta azkenik, hilaren 25ean, Péter Szil izango da Biterin, psikoterapeuta, hezitzailea eta indarkeria patriarkalari bu­ruz­ko gaietan aktibista. Gizonak, pornografia eta prostituzioa gaia jorratuko du.

Arratsaldeko 18:30etan ha­si­ko dira hitzaldi guztiak, eta gaztelaniaz izango dira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!