Oako produktuak, Donostiara

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 10a, 02:00

Ni Singular Naiz ekimenean parte hartu du  Oa gozotegiak, establezimendua berezi egiten duten produktuei ikusgarritasuna emateko helburuarekin.  Onda Vasca irratian egindako zozketa batean parte hartu ondoren, Milagros Izagirre donostiarrak irabazi ditu, Oa gozotegia berezi egiten duten hainbat produktu: palmera kutxa bat, pasta kutxa bat, teila poltsa bat eta zigarrillo poltsa bat; denak, gozotegia identifikatzeko produktuak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!