Gazte Eguna etzi, «jai ­arrotzen aurrean»

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 10a, 02:00

Urriak 12 jai eguna da egu­tegian, Hispanitatearen egu­na ospatzen baita Estatuan; baina Hernanin, Ernai gazte erakundeak antolatuta, Gazte Eguna egingo dute: «jai arro­tzen au­rrean, Hernaniko gaz­te­ak an­to­latu!», adierazi dute. Ekitaldiak 11:00­etan ha­siko dira, Altsasuko guraso eta senideen hitzaldiarekin, EH Bilduren lokalean. 12:30­etan, poteo musikatua egingo da, eta 14:30etan bazkaria eta bin­goa Tilosetan; eguraldi txa­­rra egi­nez gero Elizatxo ikastolan. Arratsaldeko 18:00­etan, Zuttik elektro­txarangak animatuko ditu herriko kaleak. 22:00­etan The Bobby?s eta Kili­mak tal­deen kontzertuak izan­go dira Tilosetan, eta ga­uak ja­rrai­pena izango du Ga­rinen, DJ Asterix & Obe­lixen eskutik.


Kontrakantxan ere, zita

Ikasle Abertza­le­akek ere jarri du zita etzi, Jai egun arrotzei in­tsu­­misioa lelopean: 11:30­e­tan hitzaldia izango da gaz­te­txe­an, Autodefentsaren be­­ha­­rraz; eta 14:00etan, baz­karia. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!