Portu auzoko eguna ospatuko da etzi

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 10a, 02:00

Portu auzoan, ohitura dute au­zotarrek, festak pasa eta hi­labete eta erdira, Portu Egu­na ospatzea. Aurten ere, bizi­la­gu­nek egun osoko egitaraua pres­tatu dute etzi, larunbatarekin. Eguerdiko 12:00etan ha­siko da festa, auzotarren ar­teko patata tortilla lehiake­tarekin; bakoi­tzak etxetik ekarri beharko du tortilla, eta 13:00etan banatu­ko dituzte sariak. 

Ondoren, 14:30etan izango da auzo bazkaria; aurrez erosi behar ziren tiketak. Eta buka­tzeko, arratsaldeko 18:00­e­tan, erromerian dantzatuko dute, Bide Batez taldearekin.

Antolatzaileek gonbitea lu­zatu diete auzotar guztiei, fes­tan parte hartu dezaten. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!