Azkeneko ikerketak diote ludopatia (jokoari adikzioa) pandemia bilakatzen ari dela. 80-90 hamarkadan heroinak, modu sistemiko eta antolatuan, euskal gizarteko belaunaldi bat suntsitu zuen bezala, XXI. mendeko heroina dugu jokoa eta apustua. Gure etxeetan txertatzen da, isilpean, internet eta teknologia berrien eskutik. Beldurgarria da zeinen errez hasi daitekeen edozein nerabe jokoan, pantaila txikien eta jokorako aplikazioen bidez. Amuak anitzak dira, eta gazteen kirol erreferente askok gonbitea luzatzen diete negozio biribil honetara.
Azken boladan, joko aretoen inbasioa gertatzen ari da auzoetan, adikzio honen ?normalizazioa? bultzatuz. Gazteek jokoaren munduan isilpean hasitako ibilbideari jarraipen logiko eta publikoa emanez. Hernaniren kasuan, azafata uniformez jantzitako langileek ematen digute ongi etorri non stop ordutegia (9:00-2:30) duen areto-tabernara. Telebistan etengabe kirol emanaldiak doan, edari merkeagoa, kutxazainak gertu? Sistematikoa eta antolatua, desmobilizazio eta kontrol sozialerako formula paregabea. Beste behin ere, talde zaurgarrienetan du bereziki inpaktua, gazteak, etorkinak? babesgabetasun sozioekonomikoa areagotuz. Lanketa berezia behar du gaiak, herri hezitzaile bezala, komunitatea babesteko beharrean gaude.
Gasteizeko Judimendi auzokoek bidea erakutsi digute, miserian oinarritzen den negozioari aurre egiteko.
Asier Gutiérrez Arribas
Hernaniko Sortuko Herrigintza taldea