Beldurrik gabe, erakutsi erantzuna

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 9a, 02:00

Beldur Barik programak Bel­dur Barik Jarrera! lehiake­ta­ren 10. edizioa antolatu du eta Her­naniko lehiaketak be­rriz lau­garrena beteko du. Aza­ro­aren 5era arte aurkeztu ahal izango dituzte lanak 12 eta 26 urte arteko gazteek. Sari na­gusiaz gain, Hernanin beste bat bana­tuko da. Bestalde, urri­aren 26­an topaketa egingo da Biterin, 10:00etatik 13:00etara.

Martxan jarri da, lau­garrenez Hernanin, Beldur Barik pro­grama, Udalak, Ber­din­ta­sun Kontseiluak, Arre­ma­ni­tzek, Gaz­te­lekuak eta he­rriko hain­bat eragile feminis­tek bul­tzatuta. Horrela, ikus-en­tzu­nezkoen le­hia­­keta oro­ko­rraz gain, Her­nanin ere sariak banatuko dira.

Indarkeria sexista prebenitzeko

Beldur Barik EAEko institu­zi­o­ek bultzatutako programa da, in­darkeria sexista pre­beni­tzeko. Beldur Barik jarrera bul­tzatu nahi da gazteen artean, hainbat bide erabilita.

Horietako bat da ikus-en­tzunezkoen lehiaketa eta bes­tea lan grafikoak. Neska mu­tilek desberdintasun ego­­e­ren aurrean nola eran­tzuten du­ten erakutsi behar da lan horietan. Hiru minu­tukoak izango dira gehienez Youtube, Vimeo, Facebook, Instagram forma­tuan. Forma­tu grafi­koak gehienez 5MB eta jpg formatua edukiko dute. 

Aurtengo le­hi­­a­­ketan parte hartzeko epea irekita dago azaroaren 5era arte, eta oi­na­rri­ak ikusi eta la­nak aur­kez­teko beldurba­rik.eus web­gu­nera jo behar da. Hernaniko lehiaketan; 12-17 urte arteko eta 18-26 urte ar­teko katego­rietan hartu dai­teke parte (adin txikikoek bai­mena be­har dute izena emateko) eta orokorrean be­rriz hiru kate­goria daude: 12-13 urte arte­koa, 14-18 urte artekoa eta 19-26 urte artekoa.

Hernanin, beste bat

Lehiaketa orokor horretako sariak azaroaren 23an ba­natuko dira Bizkaiko udalerri batean, eta bertara joa­teko au­to­busa jarriko da doan, Her­nanitik (izena webgu­ne­an).

Baina Hernanin ere beste sari bat banatuko da kategoria bakoitzean, 150 eurokoa. Sari banaketa hori azaroaren 22an egingo da, 18:30etan Biterin.

Lehiaketa orokorrean saria potoloagoa da. Kategoria ba­koi­tzeko irabazleari 400 euro banatuko zaizkio. 300 euroko sari berezia egongo da, baita partehartze saria, ere, 300 eurokoa.

Topaketa Hernanin, urriaren 26an

Horrez gain, urriaren 26an to­pa­keta egingo da, 10:00etan Bi­terin. Autodefentsa femi­nis­ta eta mutilei bideratutako maskulinitate berriak tailerra eskainiko dira. Topaketan izena emateko 679 756 824 tele­fonora deitu. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!