Inmigrazinea ostegunean hasiko da

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 8a, 02:00

Prest dauka Amher elkarteak, beste urte batez, Inmigra­zi­nea, inmigrazioa eta zinea uz­tartzen dituen zikloa. Bost pelikula eskainiko dituzte aur­ten, eta etzi, izango da aurrenekoa, 19:00etan hasita, Biterin: Cafarnaúm filma ja­rri­ko dute, Nadine Labakire­na, Libanon kokatutakoa. Sarrera doakoa izango da Biterin. Urriaren 24an eta 31n, eta azaroaren 29an eta 30ean eskainiko dira beste lauak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!