Ikasturteko lehenengo Hezkuntza Eskola, etzi

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 8a, 02:00

ostegun honetan egingo du Hernaniko Hezkuntza Plata­for­mak, ikasturteko lehenengo Hezkuntza Eskola. Arra­tsaldeko 17:30etan, udaletxeko areto nagusian, hasiko da. Eta zu, zergatik zara ama? Gorka Setien Berakoetxeak egindako bideoa ikusi ahal izango da saio honetan.


Zaintza zerbitzua eta saio irekia herritar guztiei

Saioa irekia izango da, eta herritar guztiei luzatu diete gonbitea, bertaratu eta Txirri­ta­koen esperientzia ezagu­tze­ko. 

Gainera, aurreratu dute zain­tza zerbitzua ere aurten eskai­ni­ko du­tela bertan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!