Udal tasak eta zergak ordaintzeko dirulaguntzak eskatzeko epea, urriaren 31ra arte dago zabalik

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 8a, 02:00

Urtero bezala, urriaren 31ra arte eskatu ahalko dira 2018ko Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (etxebizitza) eta 2019ko hondakin bilketa eta ur-hor­nidura eta sanea­men­du tasa ordaintzeko diru­lagun­tzak.

Hernaniko Udalak duela bi hamarkada sortu zituen di­ru­laguntza hauek eta garai har­tan aintzindaria izan zen. Ho­rien helburua da diru sarrera txikiak dituzten familiei la­gun­tzea, derrigorrezkoak di­ren zer­ga eta tasak ordain­tzeko. Neu­rri horiek ezartzea zerga sis­te­ma solidario bat lortzeko nora­bidean urrats garran­tzi­tsua da. Dirula­gun­tzak hona­koak dira: OHZren ka­suan %50eko edo %25eko des­kontua, familia uni­tatearen di­ru-sarreren ara­be­ra. Tasen kasuan %100a edo %50a, familia unitatearen diru-sa­rre­ren arabera.


161 familiak jaso dituzte 2017ko dirulaguntzak

161 familiak jaso dituzte guz­tira 2017an eman ziren dirula­gun­tzak honela bana­tuta: Honda­kinak, ur-horni­dura eta sa­ne­a­­mendu tasak ordaintzeko 93 familiak jaso dute diru­la­gun­tza. 56 familiari itzuli zaie %100 eta 37ri, erdia. Guztira, 14.855 eu­ro.

Ondasun Higiezinen gaine­ko Zerga (OHZ) ordaintzeko dirulaguntzak jaso dituzte 68 familiak; zergaren erdia itzuli zaie 42 familiari eta %25 26 fa­miliari. Orotara, 6.019,9 euro.


Betebeharreko baldintzak Udalaren webgunean edo harrera zerbitzuan

Dirulaguntzak jasotzeko hain­bat baldintza bete behar dira: Udalaren webgunean edo He­rri­tarren Harrera Zerbi­tzuan (HHZ) eskuragai daude. Hemen baldintzetako batzuk:

Familia unitatearen diru-sarrerak: tramo ezberdinak dau­de familia unitateko kide­en arabera. Ur kontsumoa: ezin da 45m3 pertsonako/ur­tean baino haundiagoa izan.

Etxebizitzaren katastroko ba­lioa: ezin du 153 mila euro bai­no gehiagokoa izan. (168 mi­la euro familia ugarien ka­su­an). Bizikidetza unitateko ibil­gailu bat baino gehiago ezin da izan. Bizikidetza unitateko kide guztiek Hernanin errol­da­tuta egon behar dute urtebetez gu­txienez eta ezin dute zorrik izan Udalarekin. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!