Egutegia osatzeko bilera, gaur zortzi

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 8a, 02:00

2020an egingo dituzten irteeren egutegia antolatzeko bilera irekia deitu du Mendiriz Mendik. Urriaren 15ean egingo da, 20:00etan, Iturregi plazako lokalean. Ideiarik izanez gero, gerturatzeko dei egin dute. Bestalde, martxan jarraitzen du Mendizale Asteko argazki lehiaketak. Urriaren 11ra arte aurkeztu daitezke lanak; gutxienez 3 argazki, eta gehienez 6, eta bat, behinik behin, Hernanikoa izan behar da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!