Aizkora eta sega apustua, igandean

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 8a, 02:00

Jon Larrañaga, Larra hernaniarrak eta Jokin Urretabizkaia, Basozabal donostiarrak, aizkol-sega desafioa jokatzeko hitzordua jarria daukate, igande honetarako. Jauregi jatetxean izango dira, 12:00etan hasita, zortzina kanaerdi mozteko, aurrena, eta 800m2 belar mozteko segan, gero. Bi lanak azkarren egiten duenak irabaziko ditu jokatutako 3.000 euroak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!