Logroñorentzat Superkopa, Esther Lopezek gidatuta

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 8a, 02:00

Esther Lopez hernaniarra du gidari May Deco Voleibol Logroño taldeak, eta 2019ko Iberdrola Superkopako gorenera iritsi da, txapelketa honetako trofeo gehien lortuta. Izan ere, 0 eta 3koarekin garaitu berri du Sanaya Libby?s La Laguna taldea.

Errioxarrek 12 eta 25, 14 eta 25, eta 22 eta 25 partzialekin irabazi zuten, talde sendoa eta indartsua dela erakutsiz, zalantzarako tarterik utzi gabe.

Taldearentzat 6garren Es­pai­niako Superkopa izan da, eta baita Esther Lopez entre­na­tzaile hernaniarrarentzat ere. Izan ere, lau irabazi ditu aurretik, jokalari zela, eta beste bat, bigarren entrena­tzaile zela. Entrena­tzai­le nagusi postuan, beraz, ezin hobeto hasi du ikasturtea, eta historia egiten jarraitzen du. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!