Asteburu zaila talde eskubaloiko jubenilek, baina pozgarria kadeteek

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 8a, 02:00

Oso asteburu ezberdina izan dute, jubenil eta kadete mailetako eskubaloi taldeek. Kadete mailan, jokatutako hiru partiduetatik bi irabazi dituzte, nes­ka-mutil hernaniarrek; baina jubeniletan, hiru partiduak gal­du dituzte, Urumea bailarako hiru taldeek.

Neska jubeniletan, Urnie­tan jaso zuen porrota Mun­darrok, larunbatean, bertako taldearen kontra (22-13). Eta galdu egin zuen Hernanik ere, etxeko partidua, Zarautzen kontra (18-30).

Ez zitzaizkien hobeto joan gauzak, Hernaniko mutil jubenilei, Arrasaten; eta etxekoak estu hartu zituzten arren, 26-22 galdu zuten azkenean.

Kadete mailan bai, garaipenaren zapore gozoa dastatu zuten hernaniarrek. Neskek ki­roldegian jokatu zuten, Erein­tzaren kontra, eta 20-15 nagusitu ziren.

Mutilen bi taldeek, berriz, kanpoan zeuzkaten beraien par­tiduak, eta horietako batek, aurreneko taldeak, lortu zuen garaipena ekartzea. 28-46 na­gusitu zen Bergaran. Bigarren taldeak, berriz, 46-22 galdu zuen Eibarren kantxan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!