'Faxismoa gaur eta hemen', Hedoi Etxarterekin

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 7a, 02:00

Mendeurrena du aurtengoa, Argia aldizkariak; eta 100 urte­ak ospatzeko, hainbat ekintza antolatu ditu. Donostian izan­go da festa nagusia, dato­rren la­runbatean.

Baina horren aurretik, bes­te ekintza bat ere antolatu dute, Hernanin. Etzi izango da, aste­azkenarekin: hitzaldia eskai­ni­ko du Hedoi Etxarte idazle eta biolin-jole iruindarrak. Biterin izango da, 19:00etan hasita, eta Faxismoa gaur eta hemen gaia jorratuko du Etxartek. Pello Zu­biria hernaniarra, Argiako zuzendariaren ondokoa, ariko da aurkezle lanetan.

Iruñeako Katakrak liburu­dendako kidea da Etxarte, eta hainbat hedabidetan kolabo­ratzailea da: Berria egun­ka­ri­an, Euskadi Irratian eta Nafa­rroako Cadena SER irratian, besteak beste.

«Festa herrikoia», larunbatekoa

Donostian egingo du Argiak, esan bezala, mendeurreneko fes­ta nagusia: «festa herrikoia izango da, Euskal Herri osoko adin guztietako euskaltzaleei zuzendutakoa; eta ekitaldi guz­tiak izango dira libre eta doan», azaldu dute. 

Goizeko 11:00etan hasi eta gauera arte, Trinitate, Konsti­tuzio eta San Telmo pla­zetan izango dira ekintzak: zomorro bila Urgullen, ibilbide histo­ri­koa kalez kale, soka-dantza, baz­kari herri­ko­ia, pailazoak, kalejira, kon­tzer­tu­ak...

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!