Defentsako bonusa, kontsolazio exkaxa

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 6a, 02:00

Cisnerosen kontra bezala, ger­tu izan zuen aurreneko ga­raipena atzo, berriro, Hernanik. Emaitza berarekin, 21-20 ma­da­rikatuarekin, nagusitu zitza­ion Independiente, Santan­de­rren; eta defentsako bonu­sa­re­kin bueltatu ziren trikoloreak.

Ez ziren gaizki hasi gauzak trikoloreentzat, bederatzi mi­nu­tutan estreinatu baitzuen markagailua Santi Muñozek, zigor kolpe batekin (0-3). Ez zu­en luzaroan iraungo aban­tai­lak, hiru minutura aurreratu baitzen Independiente, entsaio batekin (7-3). Baina kolpe ho­rrek in­darra eman balie be­za­la, partiduaren jabetza hartu zuten hernaniarrek; eta 20ga­rren minututik atse­de­ne­ra, estu hartu zi­tuz­ten kanta­bria­rrak, haien inda­rrari atsedenik gabe eraso egin­da, fase artean den­bo­ra galdu gabe. Eta 36ga­rre­ne­an iritsi zen saria: Iñaki Otxo­torenak lortu zuen entsa­ioa, eta Muñozek trans­for­ma­tu, atse­de­nera aurretik iris­te­ko (7-10).

Atsedenetik bueltan, ordea, Hernani ibili zen larriago. Tra­ba­tu egin zen partidua, eta bi entsaio lortu zituen Indepen­dientek, 53an eta 66an (21-10); baina etsi gabe jarraitu zuen Hernanik, han­­kaz gora jarri zu­­ten kanta­bria­rren la­sai­ta­su­na, bi entsaiorekin, Ma­ttin Colla­dok eta Eric Goñik (21-20), lau mi­nu­turen faltan. Trans­for­ma­zio­rik ezin izan zuten gauzatu, ordea; eta garai­penaren toki­an, kontsolazio ex­kaxeko pun­tu bakarra jaso zuten. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!