«Tokiko merkataritzaren balioak» sustatzeko kanpainan, Oa gozotegia

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 6a, 02:00

«Gipuzkoako eskualdeetan to­kian tokiko merkataritzaren ba­lioak sustatzeko», Ni Singu­lar Naiz kanpaina jarri dute martxan, Gipuzkoako Merka­ta­­rien Federazioak eta Gipuz­koa­ko Foru Aldundiak. Aza­ro­a­ren 24ra arte iraungo du, eta Sin­gu­lar Denda izendatuta dau­­­den 100 komertziok baino ge­hiagok hartu dute parte; tartean, Her­naniko Oa gozotegiak.

«Arlo sozialean oinarri di­tu­en balioetan posizionatu na­hi dugu Singular Dendak marka, eta herriko bertako komertzio­ak balio erantsi berezia es­kain­tzen diola baloratzen duen be­zeroarekiko konplizitatea sor­tu. Izan ere, bezeroa berezi sen­­titzen da, gauzak egiteko, bi­zi­tzeko eta pentsatzeko mo­du batekin bat datorren mo­duan erosita», azaldu dute.


Berezi egiten dituzten produktuei, ikusgarritasuna

Eta era berean, «berezi egiten dituzten produktuei ikusgarritasuna ematea» ere bada kanpainaren helburua. Horre­ta­ra­ko, establezimendu bakoi­tzak aukeratu du «identifika­tzen du­en produktu edo zerbitzu bat», eta ondo ikusteko moduko tokian jarri du, kanpainaren beste elementu batzuekin batera: argi-kutxa bat, Ni Sin­gu­lar Naiz poltsa bat, eta gaur egun Singular Denda izendapena duten 163 denden gida.

Gida hori eskuragarri dago, baita ere, eskualdeko turismo informazio puntuetan, hoteletan eta museoetan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!