"Auskalo zeinek jarriak" emanaldia, Iparragirren

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 6a, 02:00

Afari berezia antolatu du Osiña­gako auzo elkarteak, urriaren 19an, Iparragirre sagardotegian. Auskalo zeinek jarriak bertso emanaldia eskainiko dute Eñaut eta Unai Agirre anaiek, iluntzeko 21:00etan hasita. Urriaren 14ra arte izango da epea, izena emateko; eta 26 euro dira afaria. Telefonoz deitu behar da, horretarako: 943 55 03 28. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!