Koadrila ederra, alboka doinuak zabalduz

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 6a, 02:00

Euskal?Herri osoko dozenaka albokari eta panderojole elkartu ziren Hernanin, atzo, Albokarien Topaketaren 26garren edizioa ospatzeko. Kaxkoan zehar ibili ziren eguerdian eta arratsaldean, eta tartean, emanaldiak eskaini zituzten Tilosetan, albokari taldeek. Azoka txiki bat ere jarri zuten bertan, alboka postuekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!