Asfaltatze lanak bihartik, Etxeberrin

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 6a, 02:00

Bihar hasiko dituzte asfaltatze lanak, Etxeberri auzoan, Her­na­niko Udalak jakinarazi duenez. Hiru fasetan egingo dira, eta bi astetan gauzatzea aurreikusi dute. Horretarako, aparkalekuak hustu beharko dituzte aldez aurretik. Auzo osoa asfaltatuko dutenez, aparkaleku guztiei eragingo die, baina ez guztiei aldi berean. Aurreneko fasean, Etxeberri 8 eta 9 atarien aurreko aparkalekuak beharko dituzte hutsik, gutxienez bi egunez. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!