Izena emateko epea zabalik, Xalapartako sagardo lehiaketan

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 6a, 02:00

Jarri du hurrengo data seinalatua bere egutegian, Xalapar­ta elkarteak. Sagardo lehiaketa egingo dute urriaren 26an, eta afarian parte hartzeko, dagoeneko zabalik dago izenematea. Elkartean bertan jarri dute ze­rrenda, eta 80 lagunentzat da­go tokia. Plazak betetzean, itxi egingo dute.

Edizio borobila izango da aur­tengoa, 25garrena; eta ha­mar sa­gardotegik hartuko du­te par­te: Altzueta, Itsasburu eta Zelaia hernaniarrak; Artola, Be­­reziartua, Lizeaga eta Oia­lu­me Zar astigartarrak; Ando­ain­­go Gazta­ña­­ga; Urnietako Setien; eta Zubietako Astiazaran-Iruin.

Iluntzeko 20:30etan hasiko da afaria, eta 20:15etarako el­kartean egotea eskatu dute.


22 lagun Aranora oinez, eta beste 20 bazkarirako

Joan den igandean ere, izan zuen ospakizunik, Xalapartak. Ara­nora martxa egin zuten, eta 22 lagun animatu ziren oinez, eguraldi ederra lagun. Beste 20, berriz, bazkarirako elkartu zitzaizkien Aranon, eta guztira, 42 lagunek bazkaldu zuten Kontsejun, giro ederrean.

Ohi bezala, gainera, toka txapelketa jokatu zuten bertan, eta Nekane Barral eta Jesus Rodriguez de la Fuente izan ziren txapeldunak.

Elkartetik oso pozik azaldu dira, martxak izandako «partehartze arrakastarekin». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!