Canexionek, albaitaritza klinika berria Hernanin -Babestutako edukia-

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 5a, 02:00

Badakizu Canexion Akarregi poligonoko 10garren zenbakian dagoela. Atean bertan aparkalekua dauka, eta gure maskotek behar duten guztia eskaintzen duen zentru espezializatua da: elikadura eta osagarriak, albaitaritza zerbitzua eta txakur ileapandegia. Txakur hezitzaile adituak dira, gainera. 

Orain zerbitzu aukera haunditu dute; zuen txakur eta katuen zaintzarako behar du­zun guztia eskaintzen duen al­baitaritza klinika zabaldu dute. Azken instalazioek eskaintzen dituzten berrikun­tzen artean daude honakoak:

- Laborategi propioa hematologia eta biokimika frogak egiteko, eta minutu gutxiren buruan emai­tzak ematen dituena.

- Irudi bidezko diagnostikoa, X izpien instalazio berri batekin.

- Kirofano konpletoa anestesia sistema modernoekin: mota guztietako kirurjiak, ultrasoinuen bideko hortz-garbiketak... egiteko egokia.

-?Sueroterapiarako egonaldi ge­la, txakur eta katuentzako be­rei­zitako espazioekin.

Hauek berrikuntzak badira ere, aldatu ez dena giza talde zoragarria da. Profesional adituak, zu eta zure maskota laguntzeko irrikitan daudenak. 

Etorri bisitan eta gozatu des­­­­­­­kontu eta abantaila haundiez. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!