Iñaki Zelaia izango da gaurko azkeneko final zortzirenean

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 5a, 02:00

Gaur erabakiko da zein fina­lista izango diren, final laur­denetan kantatuko duten bertsolariak.

Orain arteko saioetan bezala, gaur irabazten duenak zuzenean final  laur­dene­tara sailkatzea lortuko du, eta haien artean dago Iñaki Zelaia herna­niarra. Hona hemen parte hartuko duten bertso­lariak Aitor Salegi, Eneko Araiztegi, Mikel Artola, Oier Aizpurua, Unai Izagirre  eta Henaniko Iña­ki Zelaia. 

Saioko irabazlea zuzenean finalera doa, gainontzekoek, puntuen arabera izango dute aukera

Saioko irabazleaz gain, beste batzuk ere sailkatuko dira final laurdenetarako, pun­tuazioaren arabera. Saio bu­katzean egingo da kontaketa. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!