'Bizia da bittiena' atzo, eta gaur albokaren egun handia

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 5a, 02:00

Atzo Alboka Topaketari ha-siera emateko asmoz, Bizia da bittiena kon­tzertua eskaini zuen Iñigo Lur­gain don­os­tiarrak, Biterin, arra­tsaldeko 19:30ak aldera. 


Gaur, albokaren egun haundia 

Atzoko kontzertu ostean, al­boka topaketaren egun han­dia iritsi da. Goizetik arra­tsaldera bitartean hainbat eki­­taldi antolatu dira. Goizeko 11:30etan, albokari, pandero jole eta alboka zaleen el­ka­rretaratzea egingo da uda­letxeko arkupetan. Eta behin de­nak bilduta, albokari tal­deen kale bueltak alde za­harreko giroa piztuko du. 13:00ak inguruan, Albokaldia antolatu da: Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Iparraldea eta Na­farroatik etorrikotako taldeen emanaldia ikusteko aukera izango da. Horrez gain, alboka egileen azoka erakusketa bertan jarriko da, eta eguraldi txarra eginez gero, udaletxeko arkupetara pasako dira ekin­tzak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!