450 herritar paella jaten, Zelabideko festen estreinakoaren bigarren jardunaldian

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 5a, 02:00

Hernaniko auzoetako festa-sortari, beste bat gehitu zaio aur­ten: Zelabideko festak, Ga­briel Zelaia eta Bidebieta plaza ingurukoak. Atzo lehertu zen festa aurrenekoz; koloretsu egin zuten, holi festarekin, eta nola ez, musikarekin eman zio­ten bukaera, egunari. Arra­tsaldean zehar ederki pasatzeko aukera izan zuten buruhaundi, poteo eta sardin dastaketan.


Egun potoloa, gaurkoa

Gaurkoa izango da, ordea, egun potoloena, ekintza gehiena bilduko dituena. Goizeko 10:00ak inguru hasiko dira Ga­briel Zelaia eta Bidebieta plaza girotzen, Denontzat Gimna­sio­ak antolatutako haurrentzako oztopo probekin; atletismoko pistan egingo dituzte.

Ondoren, goizeko 11:00k in­guru sokatira herrikoierako de­­ia egingo dute auzotarrek, Eper tabernako plazan izango da. 

Segidan izango dira: 11:30e­tan, patata tortilla txapelketaren hasiera; 12:00etan, apar festa; eta 12:30etan, sagardo ba­­rrikotea.

Eguerdian, paella-jatearekin iritsiko dira gailurrera;?450entzat paella egiteko erronka bota dute, festak ederki hasteko. 

Arratsaldean jarraituko du festak. Arratsaldeko 15:30etan jarriko dituzte haur eta gazte­txoentzako puzgarriak, eta or­duerdi beranduago hasiko da toka eta bote txapelketa. 

Puzgarriekin batera, haurrentzako beste hainbat ekintza ere izango dira arratsaldean zehar: aurpegi margoketa eta txokolatada. 

Jaien aldeko bingoan familia osoak parte hartu ahal izango du, eta gaualdea musikatuko du, bukatzeko, Paco Sanchez DJak. 


GAUR, larunbata

Egun osoan zehar, jokoak.

10:00, Denontzat, haurrentzako oztopo probak atletismoko pistan.

11:00, Sokatira herrikoia Eper 

tabernako plazan.

11:30, Patata tortilla txapelketa (tortillak 11:30ak arte jasoko dira).

12:00, Apar festa Bidebietako plazan.

12:30, Sagardo barrikotea.

14:00, Paella herrikoia.

15:30, Gaztelu puzgarriak Bidebietako plazan.

16:00, Toka eta bote txapelketa Eper tabernako plazan.

16:30, Aurpegi margoketa.

17:00, Bidai-zozketa (jaien aldeko errifak).

17:30, Txokolatada Sagastialde elkartean.

18:00, Giza-futbolina Bidebietako futbol zelaian).

19:00, Jaien aldeko bingoa.

20:00, DJ Paco Sanchez.

21:00, Afaltzera. Bokatak txoznan.

22:00, DJ Paco Sanchez.

23:00, Zezen suzkoa.

23:59, Jaien amaiera.


BIHAR, igandea

Denok garbitzera!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!