Saskibaloi taldeak kanpoan, asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 5a, 02:00

Saskibaloi jardunaldiei ha­siera eman dien elkartea Mun­darro izan da, asteburu honetan. Atzo ziren jokatzekoak seniorretako emakumezkoak, etxean, Bergara-Soraluzeren kontra. Iluntzean hasi zuten partidua.

Mutilek, berriz, gaur jokatuko dute, baina etxetik kanpo. Donostiako Paco Yoldi kiroldegian daukate hitzordua, iluntzeko 20:00etan, eta Cafes Aitona izango dute aurkari. Mundarrok galdu egin ditu denboraldi hasierako aurreneko hiru partiduak, baina baita Cafes Aitonak ere, eta beraz, antzeko egoeran ariko dira bi taldeak.

Hernaniren kasuan, se­nio­rretako taldeak Donosti Dol­phins izango du aurkari gaur, arratsaldeko 16:00etan hasita, Mons kiroldegian. Bi taldeek bina partidu irabazi eta bana galdu dituzte orain arte, nahiz eta Hernanik lehengo asteburukoa galdu zuen.

Juniorretako errendimendu mailako taldeak, bestalde, bihar jokatuko du 12:00etan Easo Urdabururen aurka, Bidebietan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!