Hiru partiduetatik bi etxetik kanpo, Urumeako eskubaloi taldeek

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 5a, 02:00

Asteburua erronkez betea dau­kate, Mundarro eta Her­naniko eskubaloi jokalariek. Denera, zortzi partidu jokatuko dituzte.

Maila gorenetan dabiltzanen artean, astigartarrak izango dira jokatzen aurrenekoak. Emakumezkoen jubenil taldea Urnietan ariko da gaur, 16:45e­tan. Hernaniarrak ere gaur ariko dira, baina etxean, 17:45e­tan, Aiala-Zarautzen kon­tra. Mutilak, berriz, Arrasateren aurka neurtu beharko dituzte indarrak bihar, goizeko 10:00e­tan hasita, Iturripe kiroldegian.

Hernaniko gainontzeko taldeek ere jokatuko dute. Kade­te­e­tan, neskak, Ereintzaren kontra ariko dira, etxean, 16:00etan hasita, Ereintzaren kontra. Mutilen Sorlan taldeak, berriz, Bergaran jokatu beharko du, 12:45etan, eta Akolak Ipuruan, 16:30etan, Eibarren kontra.

Infantiletan, azkenik, nesken taldeak atsedenerako asteburua izango du hau, eta mutilen bi taldeek lagunartekoak jokatuko dituzte. Goizargi taldea etxean ariko da bihar, 11:45etan, Saiekoren kontra. Leoka taldeak, berriz, Ando­ainen jokatu beharko du bihar, goizeko 09:30etan hasita, Lei­za­ranen aurka.


Aurkezpena, gaur zortzi

Denboraldia hasi bada ere, taldeen aurkezpen ofiziala festa giroan egin nahi du Hernani Eskubaloi Taldeak, eta urriaren 19rako jarri du hitzordua.

Egun osoko festa egingo dute Tilosetan,  urriaren 19an: taldeen aurkezpena, pintxoak, bazkaria... izango dira. Gehiago ere izango dela aurreratu dute, baita sorpresaren bat ere, eta zalantzarik gabe, giro ederra. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!