Derbia gaur Zarkumendegin, Mundarro eta Hernaniko preferenteetako futbolariek

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 5a, 02:00

Liga hasi denetik hiru jardunaldi besterik ez dira pasa, eta iritsi da aurreneko derbia. CD Hernani eta Astigarragako Mun­­darroko mutilak aurrez aurre izango dira gaur, Zar­ku­mendegin, gorengo mailan. Arratsaldeko 16:00etan hasita neurtuko dituzte bi taldeek indarrak.

Azken hiru partiduetatik bi berdindu egin dituzte bi taldeek, baina Hernanik irabazi egin zuen pasa den astekoa, eta goranzko bide horri eusten saiatuko da. Mundarrok, be­rriz, berdindu ez zuen partidua galdu egin zuen, baina Ligako aurrenekoa izan da, eta ondorengo biak berdindu egin ditu. Beraz, jokoa hobetzen jarrai­tzeko lanean segiko du, eta etxean jokatzea beti da lagungarri, zaleen babesari esker.


Oiartzun aurrez aurre, Hernaniko neska eta mutilak

Gorengo mailetan dauden CD Hernaniko taldeek, bestalde, Oiartzun izango dute gaurkoan, aurkari; etxean batzuk, eta Karla Lekuonan, besteek.

Euskal Ligako neskak izango dira etxetik kanpo jokatuko dutenak. Karla Lekuona zela­ian ariko dira, 18:00etatik au­rrera. Oiartzuarrek orain arteko partidu guztiak galdu dituzte, eta hernaniarrek, Liga po­rro­tarekin hasi bazuten ere, berdinketarekin bukatu dituzte azken bi partiduak. Etxetik kanpo jokatzea beti bada ere, desabantaila, gorantz egitea izango dute helburu.

Ohorezko Erregional mailako mutilek, berriz, Oiartzunen aurka baita ere, baina etxean jokatuko dute, 16:30etan hasita, Zubipen. Taldea egonkor­tzen ari da oraindik, eta hiru partiduetan emaitza posible guztiak lortu dituzte: garaipena, porrota eta berdinketa. Oiartzuarrek, ordea, ez dute garaipenik lortu oraindik. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!