Irazustabarrena Paun jokatuko den trinketeko Munduko Kopan izango da

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 5a, 02:00

Amaia Irazustabarrena Espai­niako selekzioak deitu du urriaren 20tik 26ra, Oloron-Pau-n jokatuko den trinketeko Munduko Ko­para. Beraz, beste txapelketa haundi batean ariko da palista hernaniarra. Horrek, Hernani taldean izango du eragina, aste ho­rretan ezingo bait du Gipuz­koa­ko Txapelketan jokatu. 

Gipuzkoakoa urrian ere aurrera doa eta gaur eta bihar artean lau partidu jokatuko dituzte herriko palistek, ostegunean eta atzo jokatu zirenak kontuan hartu gabe. Hernanin bi jokatuko dira, bihar, 10:00etan. Bigarren mailakoan Balerdi eta Urdangarin Su­berrin kontra ariko dira eta hirugarren mailakoan Gutierrez eta Otaegi, Eplen kontra. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!