Lizeagak Aginagan eta Egian bi garaipen berri lortu ditu Santxo eta Arrietarekin

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 5a, 02:00

Pelota buru belarri murgildu da dagoeneko txapelketa desberdinetan, nahiz eta txikienak oraindik ez diren hasi par­tiduak jokatzen, eta ho­rren erakusle da Markel Lize­aga hernaniarraren egutegia. 

Aste honetan hiru partidu jokatu ditu dagoeneko. Az­kena atzo 19:00etan Exposi­torekin batera Ikaztegietan jokatu zue­na Gipuzkoako Txa­pel­ke­ta­ko, ohorezko mailan, Intxu­rreren kontra. Kronika ixterakoan par­tidua ez zen amaitu, baina bai astearte eta ostegunean bertan jokatu zituen beste bi. Egian, Arrieta herrikidearekin batera Espi­nal eta Gaskue gain­ditu zituzten 22-5, eta ostegunean, San­txo usurbildarrarekin batera, Ex­posito (Her­nani) eta Aldun­tzin garaitu zituzten Agina­gan. Aktibitate haundi honi beste pelotari astigartarren eta hernaniarren partiduak erantsi behar zaizkio. 

Atzo ostiralean, hainbat partidu jokatu zituzten arra­tsaldez eta ilunabar aldean ka­dete, jubenil eta nagusien mailan. Emaitzak astearteko Kro­ni­kan emango dira, baina gaur eta bihar artean jokatuko dira partidu desberdinak. 

Bi­har igandean Oier Ga­raiar, Ma­ttin Arluziaga eta Aiur Elizazu gazteak buruz bu­ru ariko dira Lizarrako Tor­neo pribatuan. 

Gaur, Iruritan Itur­­be eta Az­peitiak, Obere­na­ko bi­ko­tearen kon­tra jokatuko dute eta Txin­txurreta eta Sa­gar­dia, Txapa­gainen aurka neurtuko dira Gar­tza­ron.


Bi partidu, bihar goizez ­kiroldegiko frontoian

Txapelketa ofizialetan Her­nanin bi partidu jokatuko dira bihar. 11:00etan Deskarga eta Alegria kadeteek, Tolosa izango dute aurrez aurre Gipuz­koako Txapelketan bigarren mailan. Ondoren, nagusien txanda izango da. Lehenengo mailako Urkizu eta Labakak, Gazteleku dute aurkari. 

Gaur ere egongo da pelota partidu bat hernaniar ordezkariekin Gipuzkoako Txapel­ketan. Uitzi eta Apaolaza jubenilek Tolosan jokatuko dute, 17:00etatik aurrera. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!