Hernani garaipenaren bila ­irtengo da gaur Santanderren

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 5a, 02:00

Laugarren jardunaldia, Oho­rezko Mailan, gaur jokatuko du Hernanik Santanderren, 16:00etatik aurrera, Aldo Inde­pendienteren aurka. Nahiz eta partidu zaila izan, konplexurik gabe, hernaniarrak garaipenaren bila irtengo dira eta denboraldiko lehendabiziko lau puntuak batu nahi dituzte. 


Bostetik, lau kanpoan

Egutegi gogorra du Her­nanik denboraldi hasiera ho­ne­tan, laugarren jardunaldia ere kanpoan jokatuta. Eta hori gutxi balitz bosgarren jardunaldia ere, hilaren 20an, kanpoan jokatuko du. Beraz lehendabiziko bost partiduetatik lau bisitari bezala izango dira eta Landaren ez du jokatuko urriaren 27ra arte. Horrek kanpoan garaipen bat lortzearen ga­rran­tzia areagotzen du eta Santanderrekoa aukera izan daiteke.

Horretarako dena ongi egin beharko dute aurkaria maila oneko taldea bait da. Indepen­diente beti egoten da play offetarako borrokan. Gainera aurten taldean ez daude beste urteetan bezala aldaketa askorik. Sei-zazpi jokalari be­rri fitxatu ditu, eduki dituen bajen ordezko. Hiru partidu jokatu ditu eta bakarra irabazi du, Burgosen kanpoan jokaturikoa, beste biak berriz, etxean, galdu egin ditu Santboiana eta Alco­ben­dasen kontra. Sei punturekin be­de­ratzigarren dago sailkatuta.

Hernani berriz azkenaurrena da puntu bakarrarekin eta bere atzetik Burgos bakarrik dago. Puntuak lortzea beharrezkoa bihurtzen ari da, nahiz eta zailtasunak asko izan. Orain arteko bi partiduak etxetik kanpo, erraz galdu ditu, baina Santanderren San Ro­mán zelaian, normalean ongi jokatzen du Hernanik eta garai­penetik gertu xamar geratzen da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!