Ismael Mateo laugarren geratu da Tahoen Spartan Raceko Munduko Txapelketan 45-49 urte mailan

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 5a, 02:00

Hernaniko ordezkariak bueltatu dira Estatu Batuetako Tahoe Lakutik emaitza esanguratsuekin. Ismael Mateok lortu du emaitzarik onena Spartan Race Munduko Oztopo Txapelketan laugarren postua sinatuta. 45-49 urte arteko ka­tegorian. Ez zen bakarra mai­la ho­rretan aritu zena, be­re tal­de­kide Lucio Romanek ere maila horretan egin zuen las­ter­ka eta 19garren postuan amaitu zuen. 

Munduko Txapelketa honetan parte hartu zuen emakume gipuzkoar bakarra Herna­nitik joandako hirugarren or­dezkaria zen, Izaskun Canta­be­lla, eta hamabigarren postu­an iritsi zen helmugara 35-39 urte arteko mailan. 

Azpimarragarria da txapelketa non jokatzen zen eta ho­rrek nola baldintzatzen zuen proba eguraldiaren eraginez. Tahoe Lakua  Ameriketako Es­tatu Batuetako mendebaldeko ur gezako aintzira da, Sierra Nevadan dagoena, Nevada eta Kalifornia estatuen arteko mugan dagoena. 495 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 1.897 metroko garaieran dago.


Erretiratu asko eta oso pozik egindako lanarekin

Oso lasterketa gogorra izan zen, ez bakarrik ibilbideagatik, baita eguraldi hotzarengatik, eta horrek eragina izan zuen partehartzaileetan. Laku bat igeri zeharkatu behar izanak eta zaku bikoitzeko atezainak lasterketa baldintzatu zuten. «Inoiz ez genuen ikusi horrenbeste jende geldirik negarrez zakuak ezin mugituz». 

Eskuak izoztuta zituzten las­terkariek eta altxaldiak ezin zituzten behar bezala egin. «Spartaneko Munduko Txapel­keta hain justu». Hala ere, maila onean aritu ziren Her­na­nitik joandakoak. Izaskun Cantabellak 12garren postua erdietsi zuen. «Izugarri ibili zen, maila ikaragarria erakutsi zuen. Espainiako elite taldeko askok ez zuten amaitu, erretiratuta, eta Izaskun lehenengo espainiarra izan zen» aipatzen du Ismael Mateok. Izaskun Can­tabella pozik zegoen egin zuen lasterketarekin. «Pos­tuarekin eta amaitzearekin pozik egoteko modukoa da». 

Lucio Romanek hotzaren eragina aipatu zuen. «Ongi joaten zaizkidan tarte batzutan hotzaren ondorioz ezin nuen heldu behar bezala».  Hala ere denboraldia ederra izan da eta postua ere ona». 

Ismael Mateo irakaslearentzako «den­­­boraldia borobiltzea izan da. Spartan lasterketak gogorrak dira eta baldintza gogorrak bere izaeraren parte dira. Helburua hamar lehenengo postuetan iristea zen eta laugarrena oso ongi dago. Taldea erreferente da Espainia mailan eta pixkana nazioarte mailan ere bai». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!