Esperientzia oinarri Ekogunean, ingurumenaren arloko tailerretan

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 5a, 02:00

Ikasturte berria hasi da, eta Kutxa Ekoguneak martxan dau­ka, aurten ere, Hezkuntza Programa. Adin-tarte guztietara egokitutako tailerrak eskain­tzen ditu, ingurumen arloko gaiak lantzeko. 

Esperientzian oinarritutako tailerrak izaten dira, praktikoak, ikasleek ikastetxean lan­tzen du­tenaren osagarri. «Es­pe­rien­tzia bat es­kain­tzen diogu ikasleari. Ez dugu zuzenean jakintza trans­miti­tzen; beraiek lortzen dute, esperientziarekin. Erraza­go eta ho­beto txertatzen da ho­rre­la».


Zerbait eginez, ikasi

Esperientzia bat bizitzea, zerbait praktikoa egitea. Horixe da giltza, Kutxa Ekoguneako Hez­kun­tza Programako tailerretan. Horregatik, kanpoan egiten di­ra tailerrak. 

«Eskuak zikin­tzen dira, zerbait egin eta ikasteko. Gelarik ez dago. Belardi, bara­tza, baso edota abeletxea dauzkagu. Lor­tu nahi duguna da, jakintza ho­rretan oinarrituta, etorkizunean zenbait ekintza egiteko prest egongo den gizartea. Infor­ma­zioa bazter guztietan dago. Nahi duguna da, sentsibilizaziotik ekintzara pasatzea».


Hartz polarra, edo astoa?

Tailer guztiak dira praktikoak, baina gai desberdinak lan­tzen dira. Horregatik, ikastetxeekin zuzeneko harremana izaten du­te, landu nahi den gaira eta adin-tarte bakoitzera egokitzeko. Haur Hezkuntzatik hasi eta DBHra arteko ikasleak hartzen dituzte Kutxa Ekogunean, eta baita unibertsitate eta lanbide heziketako ikasleak ere, PLUS16 programarekin. «Harre­mane­tan egoten gara ikastetxeekin. Ikas­te­txean lan­­tzen denaren osagarri izan nahi dugu, he­men ikasitakoa han ikasitakoarekin uztartu».

Lantzen den gaietako bat izaten da animaliekin lotutakoa. «Adibidez, espezien de­sa­ger­pena. Askotan, hartz polarra jartzen da adibide! Guk, astoaz hitz egiten dugu, bertakoaz!». Baina ez dute hitz egin bakarrik egiten; abeletxean animaliekin egoteko aukera izaten dute. «Arrazak ikasten dituzte askotan ikasleek. Kutxa Ekogunean, animalia horiek denak bizirik, eta beren ingurunean ikusiko di­tuz­te. Ez dituzte morfologikoki bakarrik ezagutuko. Haien iza­e­ra ere ezagutzen dute. Kontu­ra­tzen dira espezie arraza bat baino gehiago, indibiduoak di­re­la. Enpatia lantzen dute. Sor­presa handiak izaten dira. Ikus­ten dituzte animaliak be­ne­tan diren bezala, eta ez ataka baten atzean, jarritako lekuan jaten».

Haur Hezkuntzatik DBHra arteko ikasleei eta unibertsitate eta lanbide heziketako ikasleei egokitutako tailerrak eskaintzen ditu Kutxa Ekoguneak.

Abeletxean teknikari espezializatu baten eskutik jasotzen du­te ezagutza, indibiduo ba­koi­tzaren inguruan. «Konturatzen di­ra, adi­­bidez, oilo arraza asko da­­go­ela, ez dagoela oilo gorririk, kolore askotakoak direla... Edo ahate batek oilo baten txita hazi dezakeela. Edo astoak oso inteligenteak direla! Edo­zein tramankulu mugitzeko gai dira ahoarekin».

Era berean, baratzagintzari lo­tuta, adibidez, txikienentzako tai­ler ludikoagoak eskaintzen di­tuz­te, jostagarriagoak. «Lurra on­du, ureztatu, ongarri desbe­rdi­nak prestatu...», egiten dute. Hel­duagoekin, berriz, esperientzia ho­rri kontzeptu teknikoagoak gehitzen dizkiote: Zero Ki­lo­me­troa kontzeptua, krisi klimatikoa... Era berean, PLUS 16 pro­gra­marekin, eraikuntza edo egur­gintzarekin lotutako ikastetxeetako ikasleak ere gerturatzen zaizkie, eta erakusten diete nola egin duten egurrez egindako haur parkea, bioeraikina... De­­nen­tzako daude aukerak. «Hez­kun­­tza maila guztietara eta mo­ta ezberdinetara iritsi nahi dugu.


Egonaldi luzeak ere bai

Tailer hauek guztiak Gala­rre­tatik Rekalderako bidean dagoen Kutxa Ekogunean eskain­tzen dira. Baina egonaldi luzeetarako ere badago aukera.

Etxarri-Larraunen (Nafa­rroa) natur balio paregabeko ere­mu batean kokatutako Ingurumen Eskola badago, ikastetxeek 2, 3, 4 edo 5 eguneko egonaldiak egin ahal izateko. Naturan bizi eta hainbat jarduera eta ibilaldi egin ditzakete bertan, animalien aztarnak behatzeko, orientazioa lantzeko, ukenduak egiteko...

Garai guztiak, onak

Ikastetxeak Kutxa Ekogunea­re­kin jarri daitezke harremanetan, tailerren bat hartzeko: hezkuntza@ekogunea.eus. Ordu eta erdikoak izaten dira gehienak, eta normalean, bat baino gehiago egin eta bertan egun-pasa egiteko aukera izaten da.

Ingurumena aldakorra de­nez, urtaro guztiak dira ego­kiak, bisita egiteko. «Etor­tzen direnean etorrita ere, gau­za desberdinak ikusiko dituzte». Informazio gehiago lortzeko: www.ekogunea.eus

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!