Burruntzi eta lagunen abenturak itzuli dira

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 4a, 02:00

Burruntzi eta lagunen isto­rioak kontatzen dituen Latxe aldiz­karia eskuragai dago, Kroni­kan eta Dorronsoro okin­degiaren bi sal­to­ki­etan.

12. ale honek zer dakar? 

Burruntzi eta lagunak, udara ostean, elkartu egin dira, mendi bueltaxka emateko eta oporrak zer moduz joan diren kontatzeko. Bidean hainbat pasadizo eta istorio gertatzen dira, eta noski, aldizkarian dauden jokoak, asmakizunak eta bestelakoak argitzeko da­u­de, baina hori... zuen kon­tu!

15 euroren truke, aurreko urteko ale guztiak eskuratu daitezke, Kronikan.

Aurreko urteko aleak ere, salgai

Aurtengo aleez gain, aurreko urteko Latxe aldizka­riak ere erosteko aukera dago. Kroni­kan daude eskuragai, eta 15 euroren truke erosi daitezke aurreko urteko ale guztiak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!