Ipuin kontaketak eta tailerrak urrian zehar, Ekogunearen eskutik

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 4a, 02:00

Haurrentzat ipu­in kontaketak eta tailerrak an­tolatu ditu hilabete honetarako Kutxa Ekoguneak, bihartik hasita.  Goizeko 11:30etan, Arturo eta Klementina dortoken istorioak kontatuko dituzte Kutxa Eko­guneko haur parkean.

EKOGUNEKO EKINTZAK

Urriaren 5ean eta 12an, 11:30etan, Arturo eta Klementina ipuin kontaketa. Kutxa Ekoguneko haur parkean.

Urriaren 13an, 12:00etanPerretxiko jauna tailerra. Haur parkean.

Urriaren 19an eta 26an, 11:30etan, Ongi etorri etxera, Kastore! ipuin kontaketa. Kutxa Ekoguneko haur parkean.

Urriaren 20an, 12:00etan,  Eguzkia eta Haizea ipuin antzeztua. Kutxa Ekoguneko haur parkean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!