Hip Hop doinua izango du Hernanik, bihar

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 4a, 02:00

Urtero bezala, Hip Hop eguna antolatu du Molotoff irratiak, eta estilo horretako musi­ka­rekin zipriztinduko du herria, bihar. Arra­tsalde osoan zehar aritu­ko dira Tilosetan; euria egiten badu, aldiz, Kontra­kantxa gaz­tetxean izango dira.


16:00etatik aurrera, festa

Arratsal­deko 16:00e­tan eman­go zaio hasiera egun berezi honi, Break Dance eta Graffiti era­kus­taldiarekin. Ondoren, Nathan vs SAX DJ setek jarriko dute erritmoa, Tilosetako kios­kotik.


Kontzertuak gauean, Kontrakantxan

Tilosetatik Kontrakantxa gaz­te­txera joango dira iluntzen denean, bertan jarraituko bai­tu Hip Hop egunak. 

Gaua girotzen jarraitzeko, hainbat kon­tzer­tu eskainiko dira bertan. Taldeen artean izango dira, hain zuzen, Rush Blacka, Agresión Verbal, Su­kal­dea Records, RPE, eta azke­nik Dj Rask eta Sukaldea Beats DJ set hoberenarekin buka­tuko da. 

Ondo pasatzeko gogoa duenari gonbidapena luzatu dio Molotoff Irratiak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!