Bidebieta eta Gabriel Zelaiako auzotarrak elkartu, eta Zelabideko jaiak sortu!

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 4a, 02:00

gaur hasiko dira Zelabideko jaiak, historiako lehenengoak. Txupina­zo­arekin egingo diete ongietorria jaiei, eta jarraian Holi Festarekin gozatzeko au­ke­ra izango dute Gabriel Zelaia eta Bidebieta plazako auzotarrek; «arropa zaharra» eramatea gomendatu dute antolatzaileek. Ondoren, poteo herrikoia egingo dute,  buru­haundien laguntzaz eta gauez, sardinekin sabela betetzeko tartea izango da. Gaua­ldera, Dj Txingudik auzoa dantzan ja­rriko du, eta denek batera afal­duko dute, txoznan. Bihar eta etzi, jarraituko du festak. 


Postua, Langilekoek

Langile ikastolaren 50.urteu­rrena dela-eta, kamixetak eta mo­txilak jarriko dituzte gaur salgai Bidebietako aterpean, 16:30e­tatik 18:30etara. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!