Iñaki Zelaia ere, txartelaren bila etzi

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 3a, 02:00

Etzi jokatuko da, larunbatare­kin, final zortzirenetako az­ke­neko saioa, Gipuzkoako Ber­tso­lari Txapelketan. Lasarte-Orian izango da, 17:00etan Manuel Lekuona kultur etxean; eta bertan ariko da Iñaki Zelaia hernaniarra, beste bost ber­tsolarirekin: Aitor Salegi, Ene­ko Araiztegi, Mikel Artola, Oier Aizpurua eta Unai Izagirre.

Sarrerak dagoeneko eskuratu daitezke, www.bertsosarrerak.eus webgunean; eta ge­ratzen badira, egunean bertan ere izango da aukera, kultur etxean, 16:00etatik aurrera.


Hernaniko bertso eskolako bost kide, final laurdenetan

Final laurdenetarako txartela bilatuko du Zelaiak, Iraulio Panttalone Bertso Kabiyaren seigarren ordezkaria izateko, hurrengo fasean. Dagoeneko, bost kide dauzka ziurtatuta, Hernaniko bertso eskolak.

Izan ere, joan den igandean lortu zuten pasea, Eñaut Martikorenak eta Unai Gazte­lumendik, Elgoibarko saioan. Primeran aritu zen Marti­ko­rena, eta 9garren puntuazio onena dauka oraingoz. Gazte­lumendik ere, ziurtatuta dau­ka plaza, 17garren baitago, El­goibarren bosgarrena izanda ere. Eta joan den asteburuko puntuazioekin, matematikoki sailkatuta dago Asier Azpiroz ere, 18garren postuan.

Haiekin batera izango dira, Agin?Laburu astigartarra eta Beñat Gaztelumendi añorgarra; biak ere, aurreko edizioko finalistak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!