Bakailua berriro protagonista Hernanin, datorren astelehenetik

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 3a, 02:00

Iritsi da Bakailu Astea, «Her­na­niko gure egutegian data seinalatua», Xabier Lertxundi al­katearen hitzetan. Atzo aurkez­tu zuten, alkateak berak, Mer­txe Jimenez Berriak elkarteko ordezkariak, eta Gurutze Ami­gorena turismo teknikariak; eta datorren astelehenean ha­siko da, herriko taberna eta jatetxeetan.

Tabernen arteko bakailu pin­txo lehiaketa izango da, beste behin, herrian saltsa ja­rriko duena. 26 tabernak hartuko dute parte, «iaz baino bi gutxiago, baina batzuk berriak dira», Jimenezek azaldu zuenez. Hilaren 18ra arte dastatu ahal izango dituzte herritarrek, bakoitza 1,5 euroan; eta azkeneko egunean, 20:00etan jasoko dituzte botoa emateko ku­txak: «aurten, hiru pintxo one­nak au­keratu ahal izango ditu ba­koitzak, ez onena bakarrik». Banatuko duten eskuorrian, gai­nera, bakoitzaren balorazioa egin ahal izango dute, itxu­ra, zaporea eta zailtasuna puntuatuz, azkeneko bozketa errazagoa izateko.

Hiru pintxo onenak sarituko dituzte, hilaren 20an, eguer­diko 12:00etan udaletxean. Eta bozkatzen duten herritarren artean, zozketatuko dute lau lagunentzako otordua, Errio­guar­da jatetxean.


Bakailu Festarik ez, aurten

Izan ere, aurten ez da egingo Bakailu Festa, azkeneko egun horretan, «Atsegindegiko obrak direla eta. Beste toki batera mugitzea zaila zen, eta aurten ez egitea erabaki dugu, datorren urterako buelta bat eman eta festa birpentsatzeko. Berri­kuntzak behar dituela uste du­gu», azaldu zuen Jimenezek.

Hori izango da aurtengo no­bedadeetako bat; «eta bestea, menu tematikoak jarriko di­rela herriko bi jatetxetan, Itu­rralden eta Errio­guar­da-Ene­an, hain justu», nabarmendu zuen Ler­txun­dik. Hila­ren 7tik 20ra bitartean izango dira au­keran, bakailuarekin tematizatutako me­nu horiek.


Pil-Pil maskotarekin, jokua eta saltsa

Gainerakoan, aurreko urteotako zitak izango dira bueltan. Horrela, Pil-Pil maskota aurkitzeko jokua izango da, ko­mer­tzioetan jarritako karteletan: hirutan bakarrik egongo da Pil-Pil, eta aurkituz gero, dendariari esan eta tiketa jasoko dute. Hiruak aurkitzen dituztenek, saria izango dute.

Baina karteletan bakarrik ez, kalean saltsa jartzen ere ibiliko da maskota, hilaren 8, 15 eta 17an. Eta kaleak alaituko ditu Rockalean taldeak ere, beste urte batez, 18an. 


URRIAK 7-20

Bakailu menua jatetxeetan. Bakailua jarriko dute beraien menuan edo kartan, Errioguarda-Enea eta Iturralde jatetxeek.


URRIAK 7-18

Tabernen arteko bakailu pintxo lehiaketa. 26 tabernak hartuko dute parte: Andrekale21, Antziola, Apea­de­ro, Aralar, Atxur, Deportivo, Goiz Argi, 

Goiz Eguzki, Guria, Harresi, Horbel, Joxe Mari, Juxto, Kafe Arri, Karrero, Kitto, Kixkal, Latxunbe, Oindi, Rioja, Tamer, Tripontzi, Txilibita, Txoko, Vinoteca Otaegi eta Zinkoenea.

Non dago Pil-Pil? jokua. Komertzioe­ta­ko karteletan Pil-Pil hiru aldiz topa­tzen duenak, saria jasoko du.


URRIAK 8, 15 eta 17

Pil-Pil kalean! kale animazioa, arra­tsaldeko 18:00etatik aurrera. Bakailu Asteko maskota kalean ibiliko da sal­tsan, ea nork topatzen duen!


URRIAK 12, larunbata

Bisita gidatua, Hernaniko hirigune historikoan, goizeko 11:00etan hasita, euskeraz. Ez da izena eman behar.


URRIAK 13, igandea

Bisita gidatua, Hernaniko hirigune historikoan, goizeko 11:00etan hasita, gaztelaniaz. Ez da izena eman behar.


URRIAK 16, asteazkena

Bisita gidatua, Albaola Itsas Kultura Faktorian, arratsaldeko 16:30etan ha­sita, euskeraz. Itsasontziz egingo dute joan-etorria, Trintxerpetik Albaolara. Izena eman behar da: Biteriko turismo informazio puntuan, 943 33 70 28 telefonoan (goizez), edo turismoa@hernani.eus eta gurutze-a@hernani.eus helbide elektronikoetan. Urriaren 11ra arte dago epea; zozketa, 14an Biterin.


URRIAK 18, ostirala

Rockalean kale animazioa, arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!