Alboka hotsak herrian, asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 3a, 02:00

Asteburu honetan ospatuko da Albokarien Hernaniko XXVI. Topaketa. Hortaz, bihar eta la­runbatean izango da alboka ho­­tsak entzuteko auke­ra, Her­na­niko kaleetan zehar.

Beste urte batez, Euskal He­rriko txoko ezberdinetatik eto­rritako albokari, pandero jole eta alboka zaleak elkar­tzeko aukera paregabea es­kain­tzeaz arduratu dira, Her­nani Mu­si­ka Eskola Publi­ko­a eta Alboka Taldea, elkarlanean.


?Bizia da bittiena?, hasteko

Iñigo Lurgain polins­tru­men­ta­lis­ta donosti­a­rrak­ kalera­tu­ta­ko azken lana aurkeztuz eman­­go zaio hasiera, bihar, aurtengo Al­bo­­­­ka Topa­ketari: Bizia da bi­tti­e­na. Be­rak sortutako euskal dan­tza doi­­nuak izango dira en­tzun­gai­, musika tresna ezber­di­nen bi­ta­rtez. Biterin i­zan­go da, eta sarrera doakoa da.­


XXVI. ALBOKARIEN TOPAKETA

BIHAR, ostirala

19:30, Bizia da bittiena: Iñigo Lurgain donostiarrak bere azken lana aurkeztuko du, Biteri kultur etxean. Sarrerak doan izango dira, bukatu arte.

ETZI, larunbata

11:30, Albokari, pandero jole eta Alboka zaleen elkarretaratzea, Hernaniko udaletxeko arkupetan. 12:00, Albokari taldeen kale bueltak alde zaharreko kaletan zehar. 

13:00, Ezkiaga Pasealekuan (Tilosetan) Albokaldia. Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Iparraldea eta Nafarroatik etorritako Albokari taldeen emanaldia. Alboka egileen azoka erakusketa bertan izango delarik. Eguraldi txarra egingo balu, udaletxeko arkupera pasako litzake guztia. 

14:30, Santa Barbara Elkartean, Herri bazkaria Albokariekin.

18:00, Albokari taldeen kale bueltak alde zaharreko kaletan zehar.


Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!