Itsasburu sagardotegia garaile, Txantxangorriko txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 24a, 02:00

Aurreko ostegunean izan zen Txantxangorriko XXXVI. sagardo txapelketa, eta Itsasburu sagardotegia izan zen garaile, 1211 punturekin. Bertan elkartutako 154 lagunen artean 15 sagardo ezberdin dastatu zituzten; horietatik atera zen txapelduna. Osinaga auzoko sagardotegiaren atzetik izan ziren: bigarren, Andoaingo Gaztañaga (1195 puntu), eta hirugarren, Donostiako Barkaiztegi. Sarien artean ere, izan zen nobedaderik; azken bost urteetako sagardo erregularrenari saria eman zioten lehenengo aldiz, aurten, Petritegiri. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!