«Tokiko ekonomia indartsu bat garatu eta mantentzea da ekintza planaren helburua»

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 21a, 02:00

Txosten mardula osatu du Ikertalde aholkularitza talde­ak, Hernaniko Udala­re­kin el­kar­lanean, herriko mer­ka­ta­ri­tzaren inguruan. Sektorearen diagnosia egin, eta emaitzeta­tik abiatuta, Merkataritza Bizi­berritzeko Plana osatu du.

Hainbat ekintza proposatu ditu bertan, «tokiko ekonomia indartsu bat garatu eta man­tentzeko helburuarekin, baina bertako baloreak mantenduz».


«Hernanin, kanpora doan gastua ez da hain altua, baina aldiz, kanpotik datorrena oso exkaxa da»

Aurreko astean aurkeztu zu­ten plana Ikertaldek eta Udalak, herritarren aurrean. «Aspal­di­tik datorren eskaera bati erantzuteko» egin dute plana, Xabier Lertxundi alkateak eta Patxi Ibarguren merkataritza zinegotziak azaldu zutenez: «biziberritzeko saiakera bat da. Egia da, faktore batzuk ez daudela gure esku; merkatal gune haundiak edota internet bidezko erosketen igoera. Bai­na plan estrategiko honekin, benetan uste dugu erosketa ohi­turak alda­tu­ko ditugula. Orain arte, ho­be­kuntza txiki­ak egin diren arren, ez da hel­burua lortu; baina gar­bi dau­kagu, ez dugula etsiko».

Erosketa ohiturak aldatze­ko bidea hartzeko, Hernaniko merkataritzaren egoera azter­tu du Ikertaldek, aurrena: web orrian jasotako ekarpenak, era­gileekin elkarrizketak, herri­tar eta establezimenduei galde­ke­tak, udal teknikariekin bile­rak, foroak... Eta horiekin, diag­no­sia osatu dute: «egoera, oro­ko­rrean, ez da ona; bereziki, erosketa ohituren aldaketak era­ginda», azaldu zuten Iker­taldeko Gorka Goikoetxeak eta Elena Eizagirrek.

Eta zenbait datu eman zi­tuzten, horren bueltan: «her­na­niarrek, %77,3a herrian ber­tan gastatzen dute, eta %22,7a doa kanpora. Baina hori asko aldatzen da adinaren arabera (gazteek asko gastatzen dute kanpoan, eta hor dago erron­ke­tako bat), eta denda mota­ren arabera (zerbitzu, elikadura eta ostalaritzakoak herrian ber­tan gehiago, baina arropa edota etxerako gauzak kanpoan)».

Kanpora doan gastu oso­tik, %50,5a bideratzen da mer­katal zentro haundietara; %26,4a Donostiara; eta %16,9a inter­ne­tera: «azkeneko urtean, her­naniarren erdiak erosi du zer­bait internet bi­dez. Adinaren arabera da, baina 65 urtetik go­rakoen artean ere, %13,2ak egin du erosketarik. Ez dira soi­lik gazteak, beraz. Bataz­bes­­te, biztanleko 627 eu­rokoa da interneten egindako gastua, urtebetean».

Datuak ikusita, Ikertalde­ko aholkula­ri­­ek azaldu dute: «Hernanin, kanpora doan gas­tua ez da hain altua; baina aldiz, kanpokoak hemen gas­tatzera erakartzeko gaitasuna oso exkaxa da, %2,6koa». Osta­laritzak sufritu du gutxiago, merkataritzak baino; eta Her­naniren kasuan, gainera, go­ra­kada txiki bat ere izan du, azkeneko 10 urteotan.


Konfiantzazko tratua, herriko komertzioetan gehien baloratzen dena

Herriko komertzioen herna­ni­a­rrek duten iritzia ere es­ka­tu du Ikertaldek, eta 10 pun­tu­tik 8,1eko balorazioa eman diote. bezeroarekiko konfiantzazko tratua izan da alderdi balo­ra­tuena, eta asko eskertzen di­tuzte, baita ere, norberak nahi duen hizkuntzan egiteko au­kera, ordutegia, eta produk­tu­a­ren kalitatea. «Beherapenak eta prezioak dira balorazio gutxienekoak, beti nahi dugu­la­ko merkeago eta merkeago jartzea», azaldu dute.

Zentzu horretan, Mertxe Jimenezek, Berriak elkarteko ordezkariak, adierazi du jen­dea kanpora joaten dela eros­ketak egitera «herrikoa be­gi­ra­tu baino lehen, berta­koa ga­restiagoa dela uste dutelako».


Bezeroa erdigunean jarrita, ?slow? modeloa sustatu

Diagnosiak emandako xehe­ta­sunetatik abiatuz, osatu du ekintza plana Ikertaldek. Hel­burua da tokiko ekonomia eta merkataritza eskaintza man­ten­du eta garatzea, herriko bi­zilagunentzat erreferente izan dadin; baina betiere Herna­ni­ko balioei lotutako ekonomia sustatuz.

Eta horretarako, bezeroa merkataritza sistemaren erdi­gunean jarrita, slow modelo­ko merkataritza sustatzea pro­posatu dute: kontsumo lasaia egitea, erosketak eta bizitza era desberdinarekin, abia­du­ra murriztuz baina teknologia alde batera utzi gabe.


Sei ardatz, eta proposamen zehatzak bakoitzean

Bezeroa erdigunean jarrita, be­raz, sei ardatz nagusi plan­teatu ditu Merkataritza Bizi­berritzeko Planak: hirigunea, merkataritza sektorea bera, erosketa esperientzia, komu­ni­tatea, proiektu singularrak, eta gobernantza. Eta bakoi­tze­an, proposamen zehatzak egin dituzte, sektorearen gara­pe­ne­an eta indartzean eragiteko.

Hiriguneko esku hartzeari dagokionez, bilatu nahi dute «kalitatezko hiri esparrua» es­kaintzea, kon­tsumitzailea­ren­­tzat «atsegina eta erakar­ga­rria» izan dadin, pasealdia, egonal­dia eta erosketa esperientzia. Horretarako proposatu dute, besteak beste, lokal hutsen errolda berrikusi eta man­te­nua egitea; ibilgailuen trafi­koa berrantolatu eta aparka­le­ku gehiago jartzea, irisga­rri­tasuna haunditzeko; Plazako eta Plaza Berriko egokitasuna aztertu eta «ere­mu adeitsu eta atseginak sortzea», altzari be­reziak jarriz, adibidez.

Merkataritza sektoreari da­gokionez, berriz, aipatu dute teknologia eta elementu di­gi­ta­lei buruzko formakuntza egi­tea; altzariak berritzea; alda­ke­tei aurre egiteko entre­na­men­du exekutiboa gauzatzea; eskoletan rol jokoak egitea, ko­mertzioen egoerarekin sen­tsibilizatuz; kontsumo ardu­ra­tsuaren kanpainak buru­tzea; edota bezeroaren arreta bulegoa martxan jartzea.

Erosketa esperientzia lan­tzeko, proposatu dute kalean doako wifi gune bat sortzea, Plazan adibidez; eguzki-ener­gia bidezko mugikor karga­gai­luak jartzea; Kale Nagusia smart kale bilakatzea, energia eraginkortasuna, oinezko eta bezeroen kopurua, honda­ki­nen tratamendua... neurtu eta ja­rrai­tuko duen sistema batekin; Hernani Slow marka disei­natzea; eta posizionamendu di­gi­tala lantzea.

Komunitatearen inguruan, proposatu dute bezeroen da­tu­ak bildu eta aztertzea; era­kunde, elkarte eta taldeekin akor­dio­ak bilatzea; Hernani Slow azo­ka egitea; edota Her­nani Cittas­low hiri mantsoen sarean sar­tzea, besteak beste.

?Slow? modeloa sustatzea proposatu dute, eta horretarako, erosketa esperientzia «atseginagoa eta erakargarriagoa» egitea: altzari bereziak, doako wifia eta mugikor kargagailuak kalean, ?smart kalea?...

URU moneta lokala (Uru­meari erreferentzia eginez) sor­tzea edota Bir-Jantzi eko­no­mia zirkularreko ekimena abiaraztea, dira proiektu sin­gu­larretako batzuk; eta Uda­lak lidergotza hartzeari buruz­ko­ak, gobernantza ardatzekoak.

Proposamen guztien xehe­ta­sunak eta Ikertalderen txos­ten osoa, ikusgai daude inter­neten: www.kronika.eus.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!