Lekukoa Hernanik, kirol egokituaren ginkanarekin

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 20a, 02:00

mugikortasun Astea Asti­ga­rraga eta Hernanin ospatzen ari dira eta gaur eta bihar bi herrietan egingo dira eki­taldiak. Astigarragan asteaz­kenean hasi ziren eta atzo ere gim­nasia ariketak egin zi­tuzten, gaur ordea Martu­te­nera ibilaldia egingo da bi­de­gorrian zehar, eta bueltakoan pikoteoa izango da udale­txean. Hitzordua 11:00etan jarri dute, Joseba Barandiaran plazan.

Bukatzeko, bihar pa­tinetan egingo da buelta he­rrian zehar, Joseba Baran­dia­ran plazatik abiatuta, eta gero jolasak izango dira aukeran, frontoian. Guztia, 11:00etatik 13:00etarako tartean egingo da. Patinetan ibiltzeko kaskoa eta babesak eraman beharko dira.


Koxka elkartearen ginkanak, hasiera gaur Hernanin

Hernanin hiru egun hartuko ditu Mugikortasun Asteak, gaurtik hasita. Urtero bezala, kirol egokituen ginkana egin­go da, 17:30etatik 19:30e­tara, Atsegindegin. Besteen lekuan jartzeko asmoz antolatzen du­te ginkana Ke­menek, Herna­desek, AGIk eta AGAEB­ek, Her­naniko Koxka Elkar­tearen laguntzaz.

Astearekin jarraitzeko, eta Karabel auzoko jaiekin bat eginez, patin festa egingo da bihar. Aurreneko hi­tzordua 10:00etan jarri da Ka­rabelen, eta 10:30etan abiatuko da ibilaldia Landare, Zu­bi­on­do, Ibaiondo, Akarregi eta Por­tun barrena, Karabelen bukatzeko. Gero, 11:30etan ginkana egingo da, eta 12:30etan erakustaldia egingo dute patinatzaile tre­batu eta txapeldunek. Bu­ka­tzeko, hamaiketakoa emango zaie parte-hartzaile guztiei, 13:00ean.

Amaitzeko, etzi XIII. Bi­zi­kleta Festa egingo da. Au­rre­na, ibilaldia egingo da 09:30e­tatik 12:00etara. Plaza Berrin hasi eta bukatuko da. Era be­rean, Atse­gindegin bide heziketa zirkuitua egin ahal izango da 09:30etatik 12:00etara. y

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!