11/13 Auzia: «Gure besarkada solidarioena helarazi nahi diegu beharra dutenei»

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 17a, 02:00

Hasi bezala, bukatu egin zen atzo 11/13 makroepaiketa,?Au­zitegi Nazionalean. 47 auzi­pe­ratuetako 45 aske geratu dira; tartean, Aiert Larrate abokatu hernaniarra eta Amaia Esnal, Ereñotzun bizi den Herrirako kidea. Espetxealdia bukatu be­harko dute, aldiz, Arantza Zu­luetak eta Jon Enparantzak.

Fiskaltzarekin akordioa lor­­tzeko, leporatu zaizkien de­lituak onartu dituzte 47 au­zi­peratuek; Etxerat, Herrira, eta Jaiki Hadi elkartekoak eta abo­katuak eta bitartekariak, de­nak.


«Gazi-gozoa», emaitza

Bueltako bidean zetoztela hitz egin zuen Kronikak Aiert La­rrarterekin, eta sentsazio «gazi-gozoarekin» geratu direla ai­pa­tu zuen. «Batetik, behartuta egon garelako horrelako era­ba­ki bat hartzera gurea ez den tribunal baten aurrean, gureak ez diren arauekin, gurea ez den egoeran. Bidegabekoa da guztiz, horre­la­ko erabakia hartu be­ha­rra, eta batzuk barruan geratu beharra».

Hala ere, argi utzi zuen «era­baki guztiak aho batez eta ba­te­ra, eta erantzukizunez hart­zea» adostu zutela au­zi­pe­ra­tuen bi­le­retan, «eta ho­rrela izan da».


Kontu korronteak, itxita

Auzitegiko emaitzaz aparte, jasotako elkartasuna ere es­kertu nahi izan zuten atzo.

«Gastuak baino haundiagoa izan da laguntza biltzeko kontu korrontean jasotako dirua. Goi­zean itxiko dugu, eta diru hori guztia bideratuko da beharra da­goen eremuetara, presoekiko solidaritate eremura».

Hain zuzen, jasotako babesa bezainbeste helarazi nahi izan dute auziperatuek ere. «Gure besarkada solidarioena helarazi nahi diegu beharra dutenei, zapalduei, Altsasukoei, erasoak jasaten dituzten emakumeei».


Berriro egiteko prest

Akordioa lortzea ez da erraza izan. «Akordiorako aukera uda­ran ireki zen, baina baldintza zen ez ezer iragartzea, ezta negoziaketarik bazegoenik ere».

Auziperatuek delituak onar­tu behar izan dituzte eta «etor­kizunean politikoki bere era­gina» izan dezake. Era berean, hi­ru urteko erabateko inha­bi­li­ta­zioa ezarri zaie kargu edo en­plegu publikoetan aritzeko. De­na den, «berriro egingo nuke» le­loa izan dute gogoan, bide ho­ne­tatik gehiago lortu dai­te­ke­e­la­koan. «Akordio honekin ere be­rriro egiten ja­rrai­tuko dugu, eran­tzukizunez, kolektiboaren mesedetan». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!