Udal egutegia egiteko argazki lehiaketa martxan

Hernaniko  koloreak da aur­tengo ediziorako aukeratu duten izenburua udal egutegia osatzeko. 2020ko egutegia aur­ten ere «herritarren argaz­kiekin» osatuko dute egutegia, eta horiek bidaltzeko epea ireki dute dagoeneko. Urriaren 9ra ar­te izango da argazkiak bidaltzeko aukera.  

Herritarrekin osatutako egutegia izango da, eta beraz, he­rri­tar orok izango du parte-har­tzeko aukera. Dena den, hainbat baldintza ezarri di­tuz­­te horretarako: argazkiek Her­nanin kokatuak izan behar dute; argazki bakoitzaren ko­ka­pena zehaztu behar da; izenburu bat izan behar dute; eta egileko gehienez 5 argazki aur­­keztu ahal izango dira.

Oinarriak xehetasun osoz ira­­kurtzeko, jo Udalaren web orrira: www.hernani.eus.


Irabazle bakoitzak 40 euro, saltokietan gastatzeko

Urriaren 24an iragarriko dira 13 irabazleak zeintzuk diren, hilabeteko argazki bat eta aza­lekoa, hain zuzen. 

Irabazle bakoitzak 40 eu­roko balea jasoko du, Be­rri­ak merkatarien elkarteko salto­ki­etan gastatzeko. 

Hautatutako 13 argazkiak erakusgai egongo dira Biteri kultur etxean azaro eta aben­dua artean.

Jatorrizko lanak HHZn (Herritarren Harrera Zerbi­tzua) aurkeztuko dira sinadu­rarik gabe. Bi gutunazaletan: Gutunazal batean, argazkiak. Bigarren gutunazalean, paper batean idatzita, egilearen ize­na, helbidea eta telefonoa.