ToxicoWatch fundazioko kideek Hernanin ere hartu dituzte laginak

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 12a, 02:00

Toxicowatch fundazioko kide diren Abel Arkenbout eta Kirsten Bouman dagoeneko laginak hartzen ari dira batean eta bestean egun hauetan. Zubieta Lantzen elkarteak erraustegiaren kutsadura ne­ur­tzeko kontratatu dituzte eta laginak urtero hartuko dituzte ondorengo lekuetan: Zubieta herrian, Añorgan, Donostian, Usurbilen, Lasarten, Urnietan, Hernanin, Andoainen eta Zu­bietan Realak entrenatzen du­en lekutik eta ondoan dagoen ikastola batetik hurbil.

Mostrak hartu dituzte arrautzetan, oiloek jaten du­ten pentsuan, belarrean, lu­rre­an eta inguruko goroldi­oan. Azaldu dutenez, oiloen arrautzak aireko kutsadurak inguruetan izan dezakeen me­taketaren adierazle onenetako bat dira, animaliak lurreko intsektuez eta zizareez elikatzen direlako. 


Kutsaduran aldaketarik dagoen jakingo da

Ingurunearen egoera zein den ezagutu nahi dute, erraustegia piztu osteko datuak ezagutzerakoan, kutsadura mailan aldaketarik egon den ja­kin ahal izateko. Fundazio­a­ren ikerketek, dioxinen, fura­no­en eta bifenilo polikloratuen (PCB) neurketak dituzte ardatz, eta Euskal Herriko beste erakunde baten lagun­tza­rekin, ikerketak metal as­tunen behatzea ere izango du.

Jasotako datuen analitikak la­borategi akreditatuetan egin­­go dituzte, eta ikerketaren emai­tzak publikoki argitaratuko di­tuzte. Gainera, datuen bilakaeraren jarraipen bat egiteko, laginen bilketa urtero egingo dutela adierazi dute. 

Zubieta Lantzenek azaldu duenez, «ikerketa inde­pen­den­te eta inpartzial baten bi­dez» erraustegiaren eraginen ja­rraipen bat egin nahi dute, «gardentasun ariketa gisa». Estatu mailan herritarren ekimenez egin den halako lehen ikerketa dela nabarmendu dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!